Elisabet I.a Gaztelakoa
- Artikulu hau Elisabet Katolikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elisabet erregina (argipena)».
Elisabet I.a Gaztelakoa Katolikoa[1] (Madrigal de las Altas Torres, Ávila, 1451ko apirilaren 22a - Medina del Campo, Valladolid, 1504ko azaroaren 26a) 1474tik 1504ra Gaztelako erregina izan zen. Fernando II.a Aragoikoaren emaztea zenez gero, 1479tik aurrera Aragoiko koroako erregina ezkontidea izan zen[2].
Elisabet eta Fernando Errege-erregina Katolikoak izenaz ezagunak dira, Alexandro VI.a aita santuak hala izendatu zituenez geroztik.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joan II.a Gaztelakoaren eta Elisabet Portugalgoaren alaba zen. Bere anaia Alfontso hil zenean, 1468an koroaren jaraunsle izendatu zuten, Guisandoko itunaren bidez. Erreginaren anaiorde Henrike IV.a Gaztelakoak, beronen alaba Joana Beltranejaren eskubidea baztertuz onartu zuen delako itun hori.
1469an Fernando printzearekin ezkondu zen. Ezkontza isilpean egin behar izan zen, besteak beste, Luis XI.a Frantziakoak arriskutsua ikusten zuelako Gaztelaren eta Aragoiren arteko batasuna.[3][4]
Joana Beltranejak Gaztelako koroa eskuratu nahi zuenez, Portugalen laguntzarekin Gerra Zibilari hasiera eman zion. Elisabeten aldekoek garaitu ondoren (1476), 1479an Gaztela, Aragoi eta Portugalek bakea sinatu zuten, Alcáçovasko itunaren bitartez.
Bestalde, Elisabet eta Fernandoren helburu nagusia monarkiaren boterea indartzea izan zen. Hartarako, nobleei indarra kendu zieten, errentak gutxitu, etab. Granadako gerran irabazle izan zen, eta Kristobal Koloni lagundu zion, Ameriketarako bidaia egiteko bideak errazturik. Bera erregetzan zegoela beretu zuen Espainiak Melilla (1497).[4]
Testamentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Testamentuan, Joana alabari utzi zion Gaztelako koroa, baina Fernando izendatu zuen erregeorde, Joana ezin zelako erregina izan. Hala ere, Fernandok uko egin behar izan zion, eta Filipek, Joanaren senarrak, hartu zuen bere gain erregeordetza. Filipe hil zenean, Fernandori itzuli zioten erregeordetza. Orduan, Joana kartzelean sarrarazi zuen.[4][5][6][7]
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/05/13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
- ↑ Isabella I Global.britannica.com
- ↑ (Gaztelaniaz) «Más Isabel - ¿Tuvo gemelos Isabel 'La católica'?» RTVE.es 2013-10-28 (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
- ↑ a b c «Isabel I la Católica» www.cervantesvirtual.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
- ↑ «Testamento de Isabel la Católica - Wikisource» es.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
- ↑ «Testamento de Isabel la Católica - Obra - ARTEHISTORIA V2» web.archive.org 2014-02-22 (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Análisis al testamento de Isabel la Católica, por Luis Suárez Fernández. Ideas más importantes subrayadas.» Historiadores Histéricos 2008-11-19 (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]